2011/04/15

Epaitegi Gorenaren sententzia (2011-03-22)

Altzako Historia Mintegia gure herriko ondarea ezagutzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta asmo hori izan dugu gogoan gure ibilibidearen 25 urteetan. Altzaren udal barrutiaren azken mugaketa, 1939. urtekoa, bilatzea, kopiatzea, transkribatzea eta argitaratzea izan zen lehen eginkizunetako bat.

Pasaiako udalak sustatu duen mugen gatazka iraun duen bitartean mugaketa hori izan da ekimen horri aurre egiteko eta kritikatzeko argudio nagusietako bat. Epaitegi Gorenak eman duen sententzian, "Fundamentos de Derecho" atalaren hirugarren puntuan, mugaketa hori kontuan hartu du Pasaiako udalak erabilitako bidea "ez egokitzat" erabakitzeko, mugaketa horri erabateko balio eta indarra emanez, Pasaia, Errenteria eta Astigarragako mugaketei dagokienez behintzat, Donostiakoa desagertu egin baitzen 1940. urtean, Altza halabeharrez anexionatua izan zenean. Altza bizirik dago eta egongo, bere izena aldarrikatzeko altzatarrak izango diren bitartean behinik behin.

Sententzia bere osotasunean irukurtzeko klik hemen.